XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Telefonoa, Nick.

- Egunon, Charles.

Zer moduz zauria?- Herbert Macaulay zen deika.

- Ondo nago, eskerrik asko.

- Wynanten berririk izan duzu?.

- Bai.

- Gutun bat jaso dut telegrama bat bidali dizula esanez.

Gaizki al zaude....

- Ez, altxata nabil.

Bulegoan bazaude arratsaldeko azken orduan, agertuko naiz.

- Primeran - esan zuen.

Hantxe izango naiz seiak arte.

Egongelara itzuli nintzen.

Nora bazkaltzen gelditzeko ari zitzaion esaten Guildi, guk gosaltzen genuen artean.

Poliziak oso atsegina zela esan zion.

Gosaldu aurretik kopa bat beharko nukeela esan nuen nik.

Nora jatekoak eskatu eta edariak prestatzera joan zen.

Guildek burua mugitu eta esan zuen: - Oso emakume jatorra da, Charles jauna.

Baietz egin nuen buruaz, serio-serio.

- Eman dezagun asunto honetara bultzatzen zaituztela, zuk diozun bezala - esan zuen poliziak.

Nahiago nuke gurekin lanean ari zarela sentitzea gure aurka baino.

- Baita nik ere.

- Tratu bat da hau orduan - esan zuen.

Aulkia hurbildu zuen piska bat.

Ez dut uste nitaz gogoratuko zarenik, baina zu hiri honetan lanean ari zinenean ni errondan ibili ohi nintzen Berrogeitahirugarren kalean.

- Jakina ba - esan nuen, gizabidezko gezur bat esanez.

Banekien nik bazenuela zuk zerbait ezaguna.

Uniformea eramateak asko aldatzen du.

@- Hala da, bai.

Oso gustora geratuko nintzateke ez diguzula guk ez dakigun ezer ezkutatzen segurtatuta.